Urrakin Egiña

Malkorra gozotegia 1924 garren urtetik Elizondoko biztanle eta bisitariei pastelak, “Urrakin egiña”, beste txokolate eta gozo mota asko, eta Dolores Redondoren "El guardián invisible" liburuan agertzen diren txantxigorriak egiten dituzte.

Dolores Redondoren instagramean ikusi nituen "Urrekin egiñak" eta etxean egiten ahaleginduko nintzela esan nion. Esana bete behar denez... eta txokolatea ez zaidanez bapez gustetan ... jijiji gaurko errezeta berari eskaintzen diot. 

  

Osagaiak:

Txokolate tableta bat (ez badekozu... koberturarako txokolatea eta pepitak nahastean, nik holan eindot)

Urrak nahi beste (urra gutxi nituenez, batzuk urrakin eta besteak neukazen fruitu lehorrekin egin ditut)

 

Nola egiten dien? Oso errez!!!

Lehenengo gauza katilu baten txokolatea urtu behar dogu, bi era dauz:

1- Maria bainuan: ontzi baten ura irakitzen ipini ta gero katilu bat ur irakitan dekozun ontzian sartu eta bueltak emoten apurke apurke txokolate guztia urtu arte.

2- Mikrouhin labean, kontuz ez ipini potentzia altuan! Hobeto da apurka apurka berotu eta katilua bero dagoenean bere beroaz txokolatea bueltak ematen urtzea. Erre ezkero, akabo! kontuz ibili. Nik minutu bat 360 w eta beste 2 minutu 180w ipintzearekin nahiko. 


Behin txokolatea urtuta urrak nahastatu.

 

  
Labeko paper gainean zuk nahi dozun neurriaren arabera banandu.







Hotzitzen itzi, bai oso gatza da ikusi eta ezin jan 😜. Baiña pare bat ordu hozkailuan eta jateko prest.


 


Zaindari ikusezinaEskaintza ekaitzariHezurren ondarea
Dolores Redondoren "Baztango trilogia" gomendatu nahi dizuet. Oso liburu onak, ezin burua liburutik atara...

Ta oin "Bihotzaren ipar aldea" irakurtzen nabil eta beste liburu gomendagarri bat dala bakarrik esan ahal dot, oindik ez dot bukatu  

Bihotzaren ipar aldea


Iruzkinak