Okela gisaue patata frijituekin

Betiko errezeta hau oso gozo gelditzen da. Eta afari edo bazkari baten jateko aurreko egunetik prestatu aha dozu, saltza loditu eta gozoago geldituko da, baiña egunean bertan be... ez da asko sobran geldituko.



Osagaiak: (2-3 pertsonantzako)                               Receta en castellano

700 gr txahal okela (takotan moztuta
Kipula haundi bat
3 berakatz buru
2 azenario haundi 
6 patata
Baso erdi ardo beltz
Baso bete okela salda edo piskat geiago (Eroskiko okela salda erabiltzen dut, etxekoa badekozu hobeto)
Gatza
Olioa 4 koilarakada
Tomate frijitu koilarakada haundi bat. (Eroskiko Tomate frijitua "Estilo Casero" kipula duena)


Lehengo kipula txikituko dugu, txiki txiki.


Azenarioa ere txikituko dugu kipularen tamaina berdinean. 


Berakatza zuritu eta presio lapikoan ipinko dugu olioarekin batera. Olioa berotzen denean, kipula sartu eta gatz piskat jarri, ondoren kipula zuritzea nahi dugu beraz ez jarri sua oso gogor, ez dugu erretzerik nahi. 



Zurituta dagoenean azanarioa sartuko dugu.


Gatz apur bat bota eta zati baten sukaldatuko ditugu. Bigun dauzenien okela zatiak sartuko ditugu, alde guztietatik apur bat egin, 





Alde guztietatik egiten direnean baso erdi ardo beltz sartu eta pizkat itxaron alkohola lurrundu arte. Ardo usaina nabaritzen ez duzunean lurrundu delaren seinale, denbora oso gutxi behar da. 


Gero baso bete okela salda (nik eroskiko okela salda erabiltzen dut, baina etxekoa badekozu hobeto) eta tomate frijitu koilarakada haundi bat gehitu.


Behin dena barruan dugula presio-eltze(olla espres) aren tapa jarri eta 50 minutu inguru utziko dugu. Sua ez ipini oso altu. Zure presio-eltzea zabaldu eta bi era ditugu aurkezteko okela eta barazkiak dauden bezala saltzarekin aurkeztu.


Edo gure etxean gehien guztatzen zaien moduan, okela atara eta barazkiak eta saltza irabiagailuaz txikitu.
  








Patata frijitu batzurekin oso plater gozoa prest!!!







Iruzkinak