Almejak Gula eta Ganbekin


Errezeta hau egitea oso erraza da, probatu eta kontatu zure iritzia. 

Osagaiak:

Almeja freskuek - 500 gr
Gulak - 400 gr
Gambak - 150 gr
Txakoli edo ardo zuria -  edalontzi 1
Arrain salda -  litro  1/2
Baratxuri edo berakatza- 4 ale
Olioa - 4 koilarakada
Irina- 1 koilarakada
Perejila - freskoa bada hobe. (Gomendioa, lorontzi baten perejila etxean eukitzea oso erraza da eta beti eukingo dozu eskura.)
Pipermiña (Guindilla) (aukeran)

Lehengo Almejak garbitu behar dira, horretarako ur hotz eta gatzarekin bi orduz jarriko ditugu. Nik ordubetera ura aldatzen diet.

Gero berakatza xaflatan (lamina) zatituko dugu. Berakatza ontzi txiki(alturaz) batean olioarekin jarriko dugu sutan, eta kolorea hartzen hasten denean, almejei ura kendu eta ontzira. Zabaltzen doazen einean plater baten utziko ditugu, larregi egin ezkero ez dira ondo gelditzen. 



Orain saltza egingo dugu, horretarako lehen almejekin erabili dugun ontzian, berakatzak kolore azko badu atara eta gorde geroko.  Pipermiña ipini nahi badiozu orain sartu ontzian, baiña kontuz ez zabaldu, barruan dituen haziak dira gehien pikatzen dutenak. Perejila ere orain sartuko dugu, neri perjilaren horriak erabiltzea guztatzen zait, txiki txiki eginda. Txakoli edo ardo zuria jarriko dugu eta sua piskat igo alkohola lurruntzeko Nola jakin alkohola lurrundu den? Oso arin lurruntzen da, Ardo usaina nabaritzen ez dugunean irin koilarakada sartu eta hagaxka (varilla) batekin mugituko dugu pixkat egin arte. Kontuz sua ez oso gogor ipini irina ez erretzeko. Orain arrain salda apurka apurka ipini. Osagaietan litro erdi jarri dut baiña hori zure guztuko saltzaren lodieraren arabera... zerbait gutziago edo gehiago jarri beharko dozu, hobe da lodi badago azkenean salda pizkat geitzea, oso fiña badago... ez du irtenbide errazik. Pipermina kendu.

Ganbak ondo zuritu, eta izostuak badira desizostu. Ganbak saltzan sartu eta minutu pare baten prest egongo dira. Gulak sartu, desizosturik. Gulak lehendik egozita daudenez berotzearekin nahikoa da, beraz lehen prestaturiko almejak ontzian sartu eta berotzen direnean... mahaira.  

  On egin!



Zerbait soberan gelditu zaizu?

Soberakiñak erabiltzeko pasta apur bat egozi eta saltza honekin prest eukingo dozu lehengo plater gozo eta erraza. 

Iruzkinak